DELTECO GIPUZKOA BASKETEN GARAIPENA PEÑAS HUESCA TALDEAREN AURKA

Delteco Gipuzkoa Basket taldeak Peñas Huescaren aurkako partidua irabazi du, taldearen aurredenboraldiko partidu berri batean (82-96).

Hasierako hamar minutuetan, gipuzkoarren lan onak abantaila eman die markagailuan eta Timmerren puntuengatik eta Rozitisen gogortasuna barruan, 12-20 laurden bat izatea ekarri dute.

Nahiz eta taldeak bigarren laurdena ahulago hasi duen, Delteco Gipuzkoa Basketek aurrera pauso bat egin du eta hirukoei esker, markagailua 36-52 puntutan egon da bigarren laurdenaren amaieran.

Atsedenaldiaren ostean, taldearen lan onari esker eta partikularki Reed Timmerren lana ri esker 53-69 markagailura iritsi dira hamar minutu jokatzear zeudela.

Azkeneko laurdenean, Marcelo Nicolaren gizonek asteko entrenamenduetan landutako guztia praktikan jartzen jarraitu zuten. Partidua 82-96 amaitu da Sollazzo eta Timmerrek  laurdenaren bukaeran sartutako puntuengatik.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude