CLUB MELILLA BALONCESTO – DELTECO GIPUZKOA BASKET (20:15)

Delteco Gipuzkoa Basketek Melillara egingo du datorren bidaia, astean zehar jokatuko den denboraldiko lehenengo partida jolasteko.

Marcelo Nicolaren taldeak bere bigarren garaipena lortu nahi du etxetik kanpoko partida honetan eta, horrela, pasa den igandean ZTE Real Canoe taldearen aurka lortu zuen garaipena eta gero, irabazitako partiden boladarekin jarraitu nahi dute. Madrildarren aurka jolastutako partidan ikusi zen bezala, taldea oso ondo ari da defentsan, eta Reed Timmer eta Johnny Dee erasoan erreferentzia nagusiak bihurtu dira. Donostiara garaipenarekin bueltatzeko, taldeak bilatuko duena da elkarrekin jokatzea, defentsan sendo egotea eta erasoan konfiantza izatea.

Bestalde, Ligako sailkapenean postuak igotzen jarraitu nahi du Melilla Saskibaloi Klubak. Horretarako, Caleb Agada eskolta kanadarra izango dute, taldeko saskiratzaile nagusia, 14,8 punturekin partida bakoitzeko, eta Federiko Uclés taldeko errebotatzaile nagusiarekin kontatuko dute, uztailaren azpian jarduten duen sendotasuna aldarrikatuz. Nabarmentzekoa da 19 urteko Didac Cuevas gaztea egiten ari den lana, ligako jokalari gazteenetakoa, taldearen pieza garrantzitsu bat izaten ari baita. Alejandro Alcobanen taldeak 1996-1997 denboralditik Urrezko LEB ligan jokatzen du, beraz, horien esperientzia kontuan izan beharko den zerbait da. Horretaz gain, talentua duen taldea da, tiratzaile, errebote eta eginkizun ezberdinak betetzeko gai diren jokalariekin eta, gainera, jokuari fisikoki intentsitate handia ematen dion taldea da.

Bitxikeriak

  • Xabi Oroz eta Federico Uclés taldekideak izan ziren Iraurgi taldean 2013tik 2015era bitartean. Gainera, Uclés, Johnny Deeren taldekidea izan zen Araberrin 2017-18 denboraldian.