JOSTAILUEN BILKETA, ELKARTASUNAREN ALDEKO HIRUKOA

  • Delteco Gipuzkoa Basketek eta Gurutze Gorria Gipuzkoak indarrak batu dituzte eguberri hauetan umerik ez geratzeko jostailurik gabe.
  • Delteco Gipuzkoa Basketek euren jarraitzaileak animatzen ditu abenduak 15ean Liberbank Oviedo Baloncestoren aurkako partidara joateko eta jostailu berri bat emateko, belikoa eta sexista ez dena. Kontuan izan jostailu guztiak gizarte arazoak dituzten familiei entregatuko zaizkiela.

 

Donostia, 2019ko abenduaren 11a-. Delteco Gipuzkoa Basket y Gipuzkoako Gurutze Gorria, Gazte Gurutze Gorriaren bitartez, eguberri hauetarako “haien eskubideak jokoan” kanpainan batu dira.

Delteco Gipuzkoa Basketek abenduaren 15ean Liberbank Oviedoren aurka jokatuko duen partidara joateko deia egin die zaleei, jostailu berri batekin, belikoa eta sexista ez dena. Trukean, 17. jardunaldiko partidarako sarrera bat emango da Caceresen aurka.

Horretarako, 17:00etatik 18:00etara bitartean, bilketa gune bat jarriko dute, partidara joaten direnek bilketa horretan lagundu dezaten. Ekimenaren helburua da 4.000 jostailu jasotzea eta jolasa haurtzaroko oinarrizko eskubidetzat aitortzea eta txikienengan sortzen dituen onurak helaraztea.

Aurreko edizioan, Gurutze Gorriko boluntarioen eta erakunde laguntzaileen esku-hartzeari esker, 1.400 adingabek 4.000 jostailu berri jaso zituzten Gipuzkoan, ez sexistak eta ezta belikoak ere.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude