ZURITO, GBC-REN GARAGARDO OFIZIAL BERRIA

ZURITO, GBC-REN GARAGARDO OFIZIAL BERRIA

Zurito, euskal artisau-garagardo marka berriak Gipuzkoa Basket denboraldiaren amaierara arte lagunduko du aste honetan sinatutako akordio berriari esker.

Zurito Euskadin egindako artisau-garagardoa da, 18 zentilitroko botilatxoetan ontziratu da eta gure taberna eta etxeetara dator, geratzeko asmoz. Gure gizartean oso estimatua den formatu txikian datorren garagardo handi hau Donostia Arenaren inguruan dagoen kioskoan egongo da salgai.