ZTE REAL CANOE N.C. – DELTECO GIPUZKOA BASKET (81-82)

Delteco Gipuzkoa Basket taldearen sufritutako garaipena ZTE Real Canoeren aurka.

Partida hasten zen eta Real Canoek lehenengo minutuetan partidan hobeto kokatuak zeuden. Rozitis Deltecorentzat lehenengo puntuak lortzen zituen. Deek beste bi gehitzen zituen jaurtiketa libreetatik. Deltecok aldea pixka bat murritzen zuen baina Canoek berriro markagailuan joaten zen. Etxekoentzat aldea 10 puntura iristen zen laurdenaren bukaeraren bi minutura. Motos Deltecorentzat saskiratzen zuen baina Canoe oso ondo erasoan ez zuten aldea murritzen uzten. Azkeneko minutuan Murphyuk hiruko bat lortzen zuen eta bukatzen zen laurdena, 28-20.

Bigarren laurdena Deltecoren erantzunarekin hasten zen, bost puntu segidan lortzen zituen Ancizu eta Oroz-eri esker. Canoeren erantzuna azkarra izaten zen, 8 puntu jarraian lortuz. Nicolaren mutilak, Sollazzo eta Mutic-en saskiratzeekin, etxekoen 7 puntuko aldea murrizten saiatzen ziren. Baina aldea 14 puntura jartzen zuen Canoek eta atsedenaldia iristen zen, 50-36.

Taldeek aldageletatik bueltan ziren eta Deltecok lehenengo puntuak lortzen zituen. Hurrengo minututan bi taldeek saskiratzen zuten eta 14 puntuko aldea mantentzen zuen Canoek. Murphy eta Sollazzo Deltecoren protagonistak ziren lehenengo minutu hauetan, 10 puntura murrizten aldea. Azken minututan Oroz eta Jawarak saskiratzen zuten Deltecorentzat eta bukaera iristen zen, 68-54.

Azken laurdena hasten zen Deltecoren 7 punturekin segidan. Aldea 4 puntura murrizten zen Rozitis-en puntuei esker amaieraren 7 minutura. Canoek hiruko batekin erantzuten zuen. Amaieraren 4 minutura Delteco bi puntura jartzen zen. Rozitis 73ra berdintzen zuen partida amaieraren bi minutura. Canoek berriro 4 puntuko aldea lortzen zuen. Azken minutuan Sollazzok bi puntu lortzen zituen eta Deek hiruko bat saskiratzen zuen amaieraren 3 segundora, Delteco aurretik jartzen. Partida bukatzen zen 81-82.