SALGAI DAUDE MONTAKIT FUENLABRADAREN AURKAKO PARTIDURAKO SARRERAK

Hurrengo igandean Donosti Arenan denboraldiko lehenengo partidua jokatuko da.

Datorren igandean, irailak 30, Delteco GBCk lehenengo partidua jokatuko du Donostia Arenan Montakit Fuenlabradaren aurka 12:30tan.

Salgai daude sarrera indibidualak, eta hauek betiko salmenta kanalen bitartez (klubeko bulegoetan eta web orrian www.gipuzkoabasket.com) eskuratu daitezke honako prezio hauetan: 10€ infantil eta jubenilak, 12€ jubilatuentzat eta 15€ helduak.