XABIER BERAZAK BI DENBORALDITARAKO SINATU DU DELTECO GIPUZKOA BASKETEKIN ETA 19/20 DENBORALDIAN ZILARREZKO LEB MAILAN IRAURGI TALDEAREKIN MAILEGUAN JOKATUKO DU.

XABIER BERAZAK BI DENBORALDITARAKO SINATU DU DELTECO GIPUZKOA BASKETEKIN ETA 19/20 DENBORALDIAN ZILARREZKO LEB MAILAN IRAURGI TALDEAREKIN MAILEGUAN JOKATUKO DU.

Xabier Beraza gipuzkoar hegalak bi denboralditarako akordioa sinatu du Delteco Gipuzkoa Basketekin eta 19/20 denboraldian Zilarrezko Leb mailako Iraurgi taldean arituko da maileguan.

Xabier Beraza, ( 1999ko urtarrilak 26, Errenteria). Donostiko Easo Saskibaloi taldean garatu zen saskibaloi munduan. Easo SBT taldean jokatzen zuen bitartean Gipuzkoa Basket taldearekin egin zuen debuta ACBn 2017an. Ondoren, 2018/2019an Zilarrezko LEBeko Azpeitiko Iraurgi taldearekin parte hartu aurretik, Easo eta Gipuzkoa Basket taldeekin tartekatzen zuen bere partaidetza. Guztira 16 partidu jokatu ditu Delteco Gipuzkoa Basketekin jada: 12 partidu 2017/2018 denboraldian eta 4 partidu 2018/2019 denboraldian.