XABI OROZ DELTECO GBC-N JARRAITZEN DU

Xabi Oroz (Azkoitia, 1996), Delteco GBC-n jokatuko du berriro hurrengo bi denboraldietan. Eskolta gipuzkoarra taldean jarraitzen du joan den denboraldian Granadan utzita jokatu ondoren.

Iraurgi SB-ren formakuntza mailetan jokatu ondoren, Orozek 2014 urtean egin zuen debuta ACB-n Gipuzkoa Basketen eskutik 18 urte zituela. Garai horretan talde azpeitiarran jokatzen zuen lehenengo mailako taldearekin entrenatzen zuen bitartean.

GBC-k 2016ean fitxatu zuen ofizialki azkoitiarra, selekzio nazionalarekin U20 Europarrean Urrezko domina irabazi zuen urtean. Ondoren, igoeraren parte garrantzitsua izan zen LEB mailako azkeneko taldearen garaian.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude