WILLIAM MAGARITY “IRABAZTEA GUSTATZEN ZAIT, ETA NIRE ONENA EMANGO DUT TALDEARI LAGUNTZEKO”

Gaur eguerdian, William Magarity Aquariumean aurkeztu da Esther Irigaray zuzendariarekin batera. Joan den larunbatean jokatutako lehen partidari buruz komunikabideek egindako galderetan zera esaten zuen: “gogor jokatu genuen, gauzak ondo egin genituen eta beste batzuk hobetu behar ditugu eta aurrera jarraitu behar dugu. Entrenatzaileak esan digu oinarri onak ditugula, ados nago horretan, eta eraikitzen jarraitu behar dugu. Aurrera begiratu behar da, gogor jokatu eta arreta jarri”.

Burgosen aurka jokatuko den hurrengo partidari buruz hau esan du: “Marcelok eskatzen digun alderdietan jartzen badugu arreta, intentsitatez jokatzen badugu, minutu batzuetan Mardilen aurka jokatu genuen bezala, gogor jokatzen badugu, eta ondo pasatzera ateratzen bagera, uste dut ez duela axola noren aurka jokatzen dugu”.

Pertsonalki eta ligan jarraitzeari buruz, hauxe zioen: “Acunsa GBCn nago, ACBrentzat maila daukadala uste dudalako, talde honetan nago taldeko jokalaria naizelako, taldea hobetzen laguntzea gustatzen zaidalako, irabaztea gustatzen zaidalako eta nire onena emango dudalako, bai erasoan bai defentsan”.