
17 Apr DELTECO GBC-KO JOKALARIEK OSPITALEA VISITATU DUTE
Posted at 11:12h
in Soziala
Astearte honetako arratsaldean, Fede Van Lacke, Blagota Sekulic eta Beqa Burjanadze Delteco GBC-ko jokalariak Donostiako Ospitalaren Pediatriako solairura gerturatu dira Aste Santuko oporrak bertan pasa beharko dituzten umeak bisitatzera.
Txikiek opari desberdinak jaso dituzte jokalarien partez, baita GBC-k Illunben jokatuko dituen hurrengo partiduenetariko baterako sarrerak ere. Honetaz gain, ume bakoitzarekin argazki bat atera dute taldearen urteroko bisita honetan.