URBAS FUENLABRADA – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (78-74)

Fuenlabradan Tomàsen saskiarekin hasten zen partida. Urbas Fuenlabradaren 6-0ko partziala, markagailuan aurretik jartzeko. Tomàs jokalariak saskiratzen zituen Acunsa GBCren lehen 6 puntuak, taldea bira jartzeko. Faggianoren saski batek 8ra berdintzen zuen partida. Fuenlabrada aurretik mantentzen zen markagailuan hurrengo minutuetan. Orozen hiruko batek eta Radonicken saski batek aurretik jartzen zuten GBC. Fuenlabradak markagailuan berriro aurreratzen zen, 5 puntuko aldearekin. Faggianoren saski batek eta Magarityren hiruko batek 18ra berdintzen zuten partida. Laurdena, 19-20 amaitzen zen.

Bigarren laurdenaren hasieran Span-en jaurtiketa libre batek eta Tomasen hiruko batek 5 puntuko abantaila ematen zioten Acunsa GBCri. GBCk markagailuan aurretik jarraitzen zuen hurrengo minutuetan. Oroz-en beste hiruko bat, Radoncic-en saski batek eta Okouoren beste bat markagailuan 10 puntuko aldea ematen zizkioten gipuzkoarrei. Fuenlabrada hiru hirukorekin 5 puntura hurbiltzen zen. Okouok saskiratzen zuen el Gipuzkoa Basket-entzat. 5-0ko partziala etxekoentzat abantaila bira murrizten zuten. Laurdenaren amaieran, Radonic-en bi jaurtiketa librek markagailua 39-43an uzten zuten.

Hirugarren laurdena Tomàsen hirukoarekin hasten zen. Saski-trukea laurdenaren hasieran, eta Acunsa GBC aurretik mantentzen zen. Fuenlabrada bira zegoen, 6-0ko partzialaren ondoren. Radonic-ek 6,75etik saskiratzen zuen Nicola-koei airea emateko. Fuenlabradak berriro estutzen zuen markagailua eta puntu batera jartzen zen. Faggianok hiruko batekin erantzuten zuen GBCri 4 puntuko aldea emateko. Fuenlabradak 55 puntura berdintzen zuen partida, laurdenaren amaieratik 4 minutura baino gutxiagora. Lokalak bi gora jartzen ziren, baina Acunsa GBCk azkar erreakzionatzen zuen, 6 puntu jarraian saskiratzen, 4 gora jartzeko. Laurdenaren azken uneetan etxekoek bi tiro libre saskiratzen zuten eta markagailua, 59-61 uzten zuten.

Azken laurdena Deeren hirukoarekin hasten zen. Acunsa GBC-ek 5 puntuko aldea zituen laurdenaren lehen uneetan. Bi taldeek ez zuten zehaztasun handirik izaten partidaren ondorengo minutuetan, eta Acunsa GBC markagailuan mantentzen zen aurretik. Fuenlabradaren 5-0ko partziala, partida berdintzen zuen 68ra amaieraren 4 minutura. Zehaztasun falta ugari Acunsa GBCren erasoetan eta Fuenlabradak 4 gora jartzeko aprobetxatzen zituen. Magarityk GBCrentzat saskiratzen zuen, eta amaieratik 29 segundora bira jartzen zuen taldea. Fuenlabrada finaletik 5 segundora saskiratzen zuen, eta 78-74 partida amaitzen zen.