UDALAK ETA GBCK LANKIDETZA-HITZARMENA SINATU DUTE

Donostiako Udalak eta Gipuzkoa Basket-ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute eguerdian. Udalak 300.000 euro emango dizkio saskibaloi klubari.

Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek eta Gipuzkoa Basket-en presidente Nekane Arzallus-ek Udaletxean sinatu dute hitzarmena. Ibaberen ustez, hitzarmen honek hiriko kirol-proiektuen plangintza estrategikoan ditugun hainbat helburu lortzeko pausoak ematen lagunduko digu.

Horren harian, Ibabek esan du, kirolaren parte bat espektakulua dela eta lehen mailako saskibaloia, hain zuzen ere, Gipuzkoa Basketek bi astetik behin Illunbera ekartzen duen saskibaloia, horren adierazle dela. Munduko bigarren liga garrantzitsua Donostian ere jokatzen da eta hori oso garrantzitsua da.

Martin Ibabek eta Nekane Arzallusek azaldu dute, hitzarmenean zehazten direla gainerako klubekin izan beharreko elkarlana. Eta helburua da, hiriko saskibaloiaren egitura sendotzea, GBC erreferente delarik.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude