REED TIMMER BASE ESTATUBATUARRA DELTECO GIPUZKOA BASKET TALDERA BIDEAN

REED TIMMER BASE ESTATUBATUARRA DELTECO GIPUZKOA BASKET TALDERA BIDEAN

Reed Timmer base estatubatuarra da Delteco Gipuzkoa Basketen azken fitxajea 2019/2020 denboraldirako. Egunak igaro ahala Marcelo Nicolak Urrezko LEBean zuzenduko duen taldea gero eta indartsuagoa da.

Reed Timmer (New Berlin, Wisconsin, Estatu Batuak; 1995ko abuztuak 22an jaioa). 1,85 m eta 83 kg dituen basea da.

Timmerek Eisenhower Institutuan eman zituen saskibaloiko lehenengo pausuak. Ondoren Drake Unibertsitatean jokatu zituen lau denborandi (14/15, 15/16, 16/17 eta 17/18). Drake Unibertsitatea, NCAAko Missouri Valleyko Konferentziaren barnean dago, liga horretako indartsuenetako bat. Bere estatistikak lau denboraldi horietan honakoak dira:  batezbesteko 15,7 puntu partiduko, 2,3 asistentzia eta 3,1 rebote. Eremu jaurtiketan bere batezbestekoak %44 eta hirukoitzetan %38a.

Iazko denboraldian Walter Tigers Tübingen taldean aritu zen. Talde hau Alemaniako bigarren mailan aritu da.