REAL MADRIDEN AURKAKO PARTIDURAKO PREZIO BEREZIAK!

Hurrengo igandean, maiatzak 26, 12.30etan, Delteco GBC-k denboraldiko azkeneko partidua jokatuko du Donostia Arenan Real Madriden aurka. Kurtso oso zail baten ondorengo azken aukera da taldearentzat, eta behin ere zalegoaren laguntza ezinbestekoa da.

Klubak joan den asteko derbiaren ekimenak errepikatzen ditu. Hauetaz gain, 18 urte baino gutxiagoko gazte eta umeentzako aktibitate eta promozioak gehitu ditu:

 

  • Sarrerak prezio bereziekin (karneta edo fitxa erakutsiz):
    • Gipuzkoa Basketen abonatuak: 4€
    • Saskibaloi gipuzkoarreko federatuak: 4€
    • Ikasleak eta 18 urte baino gutxiagokoak: 5€
    • Edozein kirol-modalitateko Gipuzkoako klubetako bazkideak: 6€

 

  • Txikientzako aktibitateak: Gipuzkoa Eventos-en laguntzarekin, umeentzako aktibitate desberdinak egingo dira. Haien artean, aurpegiak margotu eta Gipuren karetak egingo dira 11.30etatik arrera.

 

Sarrerak klubeko bulegoetan (Anoeta Pasealekua, 22) 9.30tatik 13.30tara eta 16.30tik 18.30ra (ostiral arratsaldean itxiak egongo dira) eta igandean 10.30etatik aurrera Donostia Arenako leihatiletan erosi ahal izango dira.

Honetaz gain, Gipuzkoa Basketen abonatuek partiduaren atsedenaldietako lehiaketetan parte ahal izango dute LagunDuck ekimen solidarioari esker.  Parte hartzeko, gipuzkoabasket@gipuzkoabasket helbidera izena eta telefonoa adierazten mezu bat bidali beharko dute.

 

DENAK URDINEZ

Klubak urdinez jazteko deialdi bat luzatzen dio zalegoari, Illunbeko harmailak taldearen koloreekin tindatzeko.