KYLE MALLERS-EN AURKEZPENA

Gaur goizean, Kyle Mallers-en aurkezpena izan da RAC VNn, Eduardo Martínez gerentearekin eta Borja Gómez klubeko kontseilariarekin batera.

Taldeak hiru aste daramatza aurredenboraldiarekin, eta hiru partida jokatu ditu “lehenengo asteak onak izaten ari dira, aurredenborarekin jarraitzen dugu. Talde gisa nola jokatu ikasten saiatzen ari gara. Eta, egia esan, oso pozik nago hemen”.

Astebete baino gehixeago falta da liga hasteko, eta Mallers optimista da, “Ondo gaude. Talde gisa jolasten ikasten eta jarrera onarekin. Gogor lan egiten dugu astero, eta hobetzen ari gara. Denboraldia hasteko gogoz nago”.

Europan bere bigarren denboraldia izango da, Espainian lehena, “Taldearen informazioa bilatu eta Lolorekin hitz egin nuen, eta nire ustez aukera handia zen niretzat. Donostia izugarri gustatzen zait, eta pozik nago hemen nagoelako”.

Aurredenboraldiko partidetan ikusi ahal izan denez, taldeak jaurtitzaile onak ditu, “Uste dut taldearen aurtengo indarguneetako bat kanpoko tiroa dela, tiratzaile-talde bat daukagu eta taldearen jokorako tiroaren garrantzia nola gehitu ikasten ari gara”.

Simonsekin hiruko lehiaketa egin ote duen galdetzerakoan “argi dago egin behar dugula, tiratzaile handia da, ona da taldekide gisa izatea”.