CHARLES BARTONEN AURKEZPENA

Gaur eguerdian Charles Barton aurkeztu da Nuevo Gros – Electrodomésticos Cenor enpresan, Josean Ibiriku lehendakariordearekin.

Barton-en fitxaketa historia berezia du: “Nire selekzioaren entrenatzailea Hugo López zen, eta berarengatik Espainiako merkatuarekin lotura nuen. Gainera, Lolo eta Hugo lagunak dira eta elkarrekin lan egin dute, eta hortik hasi zen fitxaketa. Espainian, saskibaloiak kalitatea du, eta beti izan ditut ateak irekiak hemen jokatu ahal izateko”.

Aurredenboraldiko hirugarren astea hastear daude, eta gero eta gehiago ezagutzen ditu bere taldekideak eta entrenatzaileak: “Lolo gustukoa dut. Oso entrenatzaile ona da, ez bakarrik kirolean, baita pertsonalki ere. Asko lagundu dit niri eta nire familiari Donostian finkatzerakoan”. Taldearen pertzepzioa ona da ere “talde ona dugula uste dut. Zaila da orain taldea kokatzea, oraindik ez baitakigu nola jokatzen duten aurkariek. Baina asko ari gara lanean eta egunero ikasten gutako bakoitzarengandik eta entrenatzaileak talde bat izateko proposatzen dizkigun gauzetatik. Gainera, Aegirekin adiskidetasuna dut, duela urte batzuk elkarrekin jokatu baikenuen (Suedian, Bartonen lehen urtean profesional bezala)”.

Helburu pertsonalei eta taldeari buruz, hauxe zioen: “irabazi nahi dut, talderik onena izan. Denboraldi bakoitzeko zenbakiak lortzeko lanean jarraitzea nahi dut, egunero ondo lan eginez eta hobetuz, eta zaleek dituen itxaropenak betetzea”.

Saskibaloi askoko familia batetik dator: “aita erraza da (jokalaria izan zen eta entrenatzailea da). Ama ere jokalaria izan zen, eta gehien estutzen nauena da”.