AZARO ROKER AURKEZPENA

Gaur goizean Azaro Roker aurkeztu da Pododinamic-en, taldeko podologoarekin batera.

Hilabete bat daramate denboraldia prestazten, eta itxaronaldia amaitu da, larunbatean hasiko da liga. Bahamasekoak larunbat honetan debutatzeko gogoa du, “Primeran nago, Gipuzkoa Basket bezalako klub handi bateko kide izateagatik ilusioz, eta liga hasteko gogo handiz”.

Taldearen rookie da, eta profesional gisa estreinatuko da LEB Oro bezain liga lehiakorrean, “Oraingoz ez dut itxaropen handirik. Badakit oso talde onak dituen liga gogorra dela, baina uste dut talde handia garela eta edonori irabaz diezaiokegula. Niretzat aukera ona zen eta ez nuen zalantzarik izan. Taldeko rookie bakarra naiz, eta hori aprobetxatzen ari naiz taldekideengandik ikasi eta hazteko”.

Aurredenboraldiko lau partidutan taldearen eboluzioa ikusi ahal izan da, baina Roker-ek badaki oraindik asko dagoela hobetzek,o “taldea eraikitzen ari gara oraindik. Elkar ezagutzen ari gara, jolasteko gure modua ikasten, elkar osatzeko. Sistemak ere ikasi behar ditugu, bai erasoan, bai defentsan, hobetzen jarraitzeko, eta oraingoz oso ondo gaude, baina gauza askorekin hobetzeko, horretarako entrenatzen dugu egunero”.

Liga larunbatean hasiko da Almansa bezalako aurkari zail baten aurrean, “Prest egon behar dugu bai erasoan, bai defentsan, eta kontzentratuta egin behar dugun lanean. Badakigu zaila dela han irabaztea, eta badakigu test ona izango dela guretzat. Ziur gaude garaipena lor dezakegula”.

Asteartean Illunbera itzuliko da jendea, “Pozik nago datorren asteartean etxean jokatzearekin. Klub eta hiri zoragarria da, eta jendearen aurrean jokatzea ere zirraragarria izango da. Iristeko gogoa dut jendearen aurpegiak ikusteko; gainera, nire lehen esperientzia da maila horretan jolasten, eta horregatik lortu nahi dut garaipena”.