MOUHAMED BARRO 3 DENBORALDIETARAKO DATOR GBC-RA

Jokalari senegaldarra GBCren etorkizunerako apustu berria da.

Mouhamed Barro (1995), 2.05eko pibot-a Oviedon bi denboraldi egon ondoren iritsi da. Barroren bereizgarrietako bat da pistako bi aldeetan jartzen duen intentsitatea eta lehiakortasuna. Bere alde indartsuetako bat defentsa da. Gainera ikuskizuna emango du bere errebote eta birrintzeekin.

Pibot senegaldarra Gran Canaria CB-ra junior adinean iritsi zen 2011-2012 denboraldian. Gran Canarian 2015-2016 denboraldira arte egon zen, EBA ligan 12,7 puntuko eta 8,6 erreboteko batezbestekoak lortuz. Gainera 2014-2015 sasoian Endesa Ligan lau partidu eta Eurocup-en zazpi partidu jokatu zituen lehenengo taldearekin. Gran Canarian egon ondoren Oviedok fitxatu zuen eta Dani Perez eta Miquel Salvó gure jokalariekin parte hartu zuen 2016-2017 denboraldiko taldean. Urte horretan Printzesa Kopa irabazi zuen.

Anbizio handiko jokalaria da Mouhamed, irabazteko gose askokoa, urtetik urtera hobetzen ari dena eta oraindik hazteko alde nabarmena duen gaztea.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude