MONBUS OBRADOIRO – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (20:45)

Marcelo Nicolakoak joan den asteburuan Zaragozaren aurka garaipena lortu ondoren iristen dira partidara. Entrenatzaileak hau zioen: “Gu egunero ari gara lanean, hobetzen, lehiatzen, eta beti sinetsi izan dugu eta beti sinesten dugu geure buruarengan, entrenamenduetan egunero egiten dugun lanan fidatzen garelako”. Aurredenboraldiko partidaren antzeko partida izango den ala ez esaterakoan, honako hau esaten zuen: “bi partida desberdin dira, bat aurredenboraldikoa zen, eta jokalariak falta ziren bi taldeetan. Hasten ari ginen oraindik, uste dut bi taldeak oso desberdinak garela aurredenboraldiko taldeekiko, eta pentsatzen dut partida ere desberdina izango dela”.

Aurrean Monbus Obradoiro egongo da. Mocho Fernandezen taldeak joan den jardunaldian atsedenaldia izan zuen. Nicola aurkariaren ezaugarriei buruz galdetuta, honako hau esaten zuen “jaurtitzaile asko dituen taldea da, azkar jokatzen du eta tiratzaileengan konfiantza handia du, batez ere kontrakartzen eta abiaduran korrika. Hori trantsizioetan gelditu beharko dugu, eta Birutis bezalako barruko jokalariek min egin diezagukete. Aurre egin behar zaie, gelditu eta oso sendo egon behar da defentsan, gero erasoko errebotea ere kontrolatu ahal izateko eta gure erasoan pozez eta konfiantzaz korrika egin ahal izateko”.