MARIO DELAS ERREFERENTZIA PINTURAN ACUNSA GIPUZKOA TALDEAN

Mario Delas (Kroazia, 1990) 2,07ko altuerako pibota Acunsa Gipuzkoa Basket-eko barne-erreferentzia izateko iritsi da denboraldi baterako. Europan esperientzia handia duen jokalaria da.

Jaioterrian ekin zion bere ibilbideari 06-07 denboraldian KK Split taldean 17 urterekin. 2010. urtean, BC Zalgiris taldeak fitxatzen du, eta hurrengo hiru urteetan hainbat taldeetan lagatu zuten, 2013ko martxoan taldera itzuli arte. Uda horretan, Obradoiro fitxatzen du ACBn debuta egiteko. Espainiako saskibaloi-kategoria gorenekoan 9,4 puntu, 4 errebote, 1,3 asistentzia eta 8 balorazio lortu zituen.

14-15 denboraldian, jaioterrira itzultzea erabaki zuen, Euroligan jokatzen zuen Cedevitan jokatzera. Ordutik Europako hainbat herrialdetan jokatu du, hala nola Estonian, Italian, Hungarian edo Polonian. Uda honetan, Bilbao Basketen aurredenboraldia indartzen ari zen.