MARIN ENCE PEIXE GALEGO – DELTECO GIPUZKOA BASKET

Delteco Gipuzkoa Basketek larunbatean jokatuko du Pontevedran, Marin Ence Peixe Galego taldearen aurka.

Marcelo Nicolaren mutilek garaipen berri bat bilatuko dute denboraldiko laugarren partidan eta goranzko bidean jarraitu horrela. Azken partidetan, taldeak erakutsi du une txarrak gainditzen badakiela, partidari buelta emateko gai den talde bat bezala jokatuz. Gainera, jokalari amerikarrek aurreko partidetan egin duten saskiratze lana nabarmendu behar da, partida honetarako gakoa izaten jarraituko baitute seguruenik. Defentsan, taldeak berriro ere Davis Rozitisek uztaiaren azpian egiten ari den lan onarekin kontatuko du eta baita Xabi Orozen indarrarekin eta bizitasunarekin.

Bestalde, galiziarrak denboraldiko lehen garaipenaren bila dabiltza euren kantxa gogorrean, eta horrek partida zailago izatea eragingo du. Taldeko jokalariak oso gazteak dira eta aurten lortu dute Urrezko Leb ligara igotzea, zehazki, 25 urtetik berako zortzi jokalari ditu; Alejandro Mazairanen errebotatzeko gaitasuna eta Carlos Noguerolen pasatzeko ahalmena nabarmentzen dira bertan. Azken partidetan, erasoan saskiratzeko erantzukizuna Taiwo Badmus irlandarrak eta Joel Hernandez dominikarrak izan dute. Horregatik, bi jokalari horiek geratu beharko dituzte gipuzkoarrek, berriro ere etxera garaipen batekin iritsi nahi badute.

Bitxikeriak 

  • Romone Saunders eta Diago Quinnentzat, Marin taldekoak biak, denboraldi honetan lehen aldiz jokalari profesional gisa jokatzen ari dira, Wagner eta Monmoutheko unibertsitateetan lau urte igaro ondoren. Bestalde, Shaquille Doorsonentzat eta Jacobo Diazentzat aurten amaitu dute Ameriketako Estatu Batuetako unibertsitate garaia, baina europarrak izateagatik, bertako taldeetan ere jokatutakoak izan dira. Esaterako Herbehereetan eta Espainian.
  • 2006 – 2007 denboraldian, Marin Ence Peixe Galego taldean jokatu zuen Mikel Urizek, 17 urte zituela.
  • Zornotza Saskibaloi taldean jokatu zuten Alex Mazairak eta Juanchi Orellanok.

Oharra

–       LaLiga Sports TV aplikazioan eskainiko dute bi taldeen arteko partida.