GIPUZKOA BASKET TALDEKO JOKALARIEK HYUNDAI TUCSON BERRIA JASO DUTE

21-22 denboraldi honetan, hirugarren urtez jarraian, Acunsa Gipuzkoa Basket taldeak Hyundai Oarso Car kontzesionarioaren babesa izango du. Kolaborazio hitzarmenaren barruan, sei jokalariek Hyundai Tucson 1.6 TGDI 230cv HEV (hibridoa) automatikoa Maxx izango dute. Hyundai markako berriena da, funtzio aurreratuak, diseinu modernoa eta abangoardiako ekipamendu teknologikoa dituena.

Atzo arratsaldean, lehen ekitakdia egin zen Hyundai Oarso Car-en instalazioetan, Oiartzun-Lintzirinen, eta hara iritsi ziren Ibon Muñoz Gipuzkoako zuzendari nagusi berria eta Donostiako taldearen lau jokalari: Xabier Beraza, Mario Delas, Charles Barton eta Aegir Thor Steinarsson. Ekitaldian, Jon Tolaretxipi egon zen, Hyundai Oarso Car-eko zuzendari nagusia. Hark ongietorria eman die jokalari berriei, eta denboraldi berrirako zorte handiena opa die.

Acunsa Gipuzkoa Basketek eskertu nahi du Hyundai Oarso Car-ek klubean jartzen duen konfiantza eta laguntzagatik.