LEVITEC HUESCA – DELTECO GIPUZKOA BASKET (21:00)

Delteco Gipuzkoa Basket Levitec Huescaren aurka jokatuko du ostiralean.

Delteco Gipuzkoa Basket garaipena ez lortu ondoren Coruñan ostiralean Huescara joango da garaipenaren bila. Marcelo Nicolaren taldeak gogor lan egin du aste honetan, sailkapenaren goialdean jarraitzeko. Joan den igandean Murphy izan zen nagusi, baina Deltecok jada ezaguna den bezala, jokalari guztiak ditu prest garaipena lortzeko.

Bestalde, Levitec Huescak porrota Granadan jaso ondoren iristen da. 13. Postuan kokatuta daude, 7 garaipen eta 12 porrotekin, lehen itzuliko partidan Delteco taldeari zail jarri zion partida. Guillermo Arenasek kantxa faktorea aprobetxatu nahi izango du zaleei garaipena emateko. Jokalari garrantzitsuenen artean Skara aurkitzen da, 13,8 balorazio, 12,8 puntu eta 5,8 errebote batez bestekoarekin.