LECHE RIO BREOGÁN – DELTECO GIPUZKOA BASKET (74-97)

Delteco Gipuzkoa Basket garaipenaren bidera itzuli da Lugon.

Partida hasten zen et Delteco lehenengo puntuak lortzen zituen Murphyren hiruko bati esker. Lehenengo minututan ez zuten puntuak lortzen taldeak eta Breoganek hiruko bat sartzen zuen. Baina Deek segidan erantzuten zuen beste hiruko batekin. Breoganek markagailuan gerturatzen saiatzen zen baina Deek oso ondo zegoen 6,75 metrotatik eta 6 puntuko abantaila lortzen zuten Marceloren mutilak. Rozitis pistara batzen zen Timmer eta Deerekin Deltecorentzat puntu gehiago lortzen zituen, 0-13 partzialarekin. Breoganek erreakzionatzen zuen baina Deltecok serio zegoen partidan eta abantaila mantentzen zuen markagailuan. Azken minutuan Timmerrek hiruko bat sartzen zuen eta bukaera iristen zen 10-24.

Bigarren zatia hasten zen eta etxekoak saskiratzen zuten lehenengo. Delteco Gipuzkoa Basket-ren partez Rozitis eta Uriz ziren puntuak lortzen zituztenak 14 puntuko errenta mantentzeko. Breoganek bonusean sartzen ziren atsedenaldiaren 7 minutura eta Deltecok jaurtiketa libretik saskiratzen zuen. Baina Breoganek aldea murrizten jarraitzen zuen, oraingo honetan 4ra. Deeren bi jaurtiketa libre eta hiruko bat segidan aire pixka bat ematen zion Deltecori. Azken minutuan Rozitis jaurtiketa libre bat lortzen zuen eta Breoganek bi puntu gehiagorekin bukaera iristen zen, 37-43.

Taldeak aldageletatik bueltan ziren eta Rozitis lehenengo puntuak sartzen zituen. Breoganek azkar erantzuten zuen hiruko  batekin. Baina Murphyk bete bat sartzen zuen Deltecorentzat. 6 triple segidan hiru talde bakoitzarentzat hurrengo minututan ematen ziren. Timmerrek balaztatzen zuen hirukoen bolada, eta 10 puntuko aldea ematen zion Deltecori. Hurrengo minututan Delteco Gipuzkoa Basket Murphyren puntuei esker 17ko aldea lortzen zuen. Urizek 6,75etik erantzuten zuen eta azken posesioan Breoganek ez zuen saskiratzea lortzen eta laurdena 57-69 bukatzen zen.

Azken laurdenaren hasieran, Breoganek jaurtiketa libre bat sartzen zuen, baina Murphyk hiruko marratik jarraitzen zuen bere festa. El Breogánek beste batekin erantzuten zuen Deltecoren arrauna neutralizatzeko. Timmer pistara itzultzen zen, eta 6,75etik 12 goitik jartzen zuen Deltecok. Timmerrek beste hiruko eta beste bi puntu gehiagorekin segidan 17ko aldea uzten zuen markagailuan. Hurrengo minututan Faye, Murphyk eta Sollazzok saskiratzen zuten 21 puntuko aldea jartzen. Azken minutuan Timmerrek eta Urizek saskiratzen zuten eta markagailua 74-97 gelditzen zen.