GBC ESKOLAK BERE AKTIBITATEEKIN JARRAITZEN DU

GBC ESKOLAK BERE AKTIBITATEEKIN JARRAITZEN DU

Pasa den igandean, otsailak 4, Delteco GBC-k Herbalife Gran Canariaren aurkako partidua jokatu zuen eta GBC Eskolako neska-mutilak bertan izan ziren. 2006ko belaunaldiak primeran pasa zuen partidua pistatik ikusten, atsedenaldietan jokatzen eta Gipurekin dibertitzen.

Arratsaldean, GBC Eskolako espedizioa Beasaingo Antzizar kiroldegira abiatu zen 2007 eta 2008 belaunaldiekin BKL Beasain eta Ordizia Saskibaloia klubetako taldeekin partidu desberdinak jokatzeko.

Gure neska-mutilek primeran pasa zuten bere lagunekin eta ikaragarriko arratsalde bat pasa zuten gehien gustatzen zaiena egiten, saskibaloira jokatzen.

AUPA GIPUZKOAKO HARROBIA!