JULEN OLAIZOLAREN ITZULIERA DELTECO GIPUZKOA BASKET TALDERA 19/20 DENBORALDIRAKO

JULEN OLAIZOLAREN ITZULIERA DELTECO GIPUZKOA BASKET TALDERA 19/20 DENBORALDIRAKO

Julen Olaizola hegal pibot gipuzkoarrak Delteko Gipuzkoa Basket taldearekin siñatu du datorren 19/20 denboraldirako.

Julen Olaizola, ( Donostia, 1993ko martxoak 4), pasa den denboraldian LEB Oro mailako Real Canoe Natación Club Baloncesto Masculino taldean aritu da.

Olaizola Easo SBTn hasi zen jokalari bezala eta 2007/2008 denboraldian Real Madrileko maila txikiagoekin siñatu zuen. Bertan EBA ligan partidu bat jokatzea ere lortu zuen. Gipuzkoa Basketekin 2011/2012 denboraldian  ACBn 6 partidu jokatu zituen. 2012/2013 denboralditik 2016rarte Gipuzkoa Basket taldean aritu zen. 2016. urte hasieran Lleida taldeak fitxatu zuen eta 2016/2017 eta 2017/2018 denboraldietan ACB ligan Ucam Baloncesto Murcia taldean ibili zen.

Sub16 eta Sub18 kategorietan Europako Txapelduna izan zen Espainiar Saskibaloiko Selekzioarekin eta bi aldiz Brontze Sub-20 Europako Txapelketan.