ACUNSA GIPUZKOA ETA IDK EUSKOTREN ABONUEN TRUKEA

Mikel Motos Acunsa Gipuzkoa taldeko jokalariak eta Ane Esnal IDK Euskotreneko jokalariak kluben arteko harreman ona antzezten dute Illunben, 15 abono trukatuz, bi taldeen plantillak bestearen partidak ikustera joan daitezen.

Acunsa Gipuzkoak etxean hasiko du denboraldia urriaren 12an, Caceresen aurka (19.00etan). «Illunbe betetzeko gogoa dugu, hainbeste denboraz gure publikoa ondoan izan gabe egon ondoren, baina oraindik beste astebetez itxaron beharko dugu. Zaleek azken urtean baino gehiago goza dezatela. Denboraldiko lehen garaipena larunbat honetan bertan ekartzea espero dugu». Larunbat honetan Acunsa Gipuzkoa Basketeko jokalariak ezin izango dute nesken partida ikusi, Estudiantesen aurka Gascan, izan ere, bi klubek egun berean jokatuko dituzte euren partidak, eta gainera, mutilek etxetik kanpo jokatuko dute CB Almansaren aurka, urriaren 9an.

IDK Euskotrenek ligako laugarren jardunaldia jokatuko du asteburu honetan Estudiantesen aurka (18.00etan). Ane Esnalek talde handien aurkako hasiera zailari buruz hitz egin du: “Argi dago ez garela nahi bezala hasi, baina gogor lan egiten dugu astero ezagutzen eta hobetzen jarraitzeko, eta ziur nago egoerari buelta emango diogula”. Bere aurkariei buruz ere hitz egin du. «Estudiantesek guk baino partida bat gutxiago du, eta, beraz, oso garrantzitsua izango da garaipena lortzea, batez ere gure zaleak aurrean ditugula. Aurkari gogorrak izango dira, zalantzarik gabe ».

Denboraldi honetan, aurrekoan bezala, taldeek ez dute Gasca partekatuko euren partidak jokatzeko, Acunsa Gipuzkoak Illunbe berritu batean jokatuko baitu. Mikelek dioenez, taldeak «nesken partidetara joatea gustatuko litzaiuguke, bertan babesa emateko». Anerentzat erronka «jende gehiago etortzea Gaskara» da.

Biek uste dute ahal duten partidetara ikustera joango direla. «Denoi gustatzen zaigu saskibaloian jokatzea, baina baita ikustea ere. Ahal dugun partidatan Illunbera joango gara mutilak ikustera, bai gozatzeko, bai ikasteko». Horretan ere bat egiten zuen Mikelek IDK Euskotreneko jokalariarekin.