GURE HISTORIA ALDATU ZUEN SASKIRATZEAREN 15. URTEURRENA

Maiatzaren 23an Esteban Martinezek lortu zuen saskiratzearen 15. urteurrena ospatuko da, Bruesa Gipuzkoa Basketek irabazten amaituko  zuen partidaren luzapena behartu zuen saskiratzea hain zuzen ere. Une historikoa hau GBCko zale guztion oroimenean dago.

2006ko maiatzaren 23a zen, eta Bruesa Gipuzkoa Basket taldeak, Urrezko LEB mailan lehen aldiz partaide zelarik eta Kluba sortu zenetik 5 urte soilik igaro ondoren, Espainiako saskibaloiaren maila gorenera igotzeko aukera zuen. Ostirala, 20:30ak, Caja España Leonen aurka, Gascan. Porfi Fisac-en taldeak denboraldi bikaina egin zuen, eta zaleen aurrean amestutako amaiera eman nahi zioten. Partida hasi aurretik  Gasca jendez gainezka zegoen. Atano III.an, metro gutxitara jokatzen zen partida zuzenean jarraitu ahal izateko, pantaila erraldoi bat  prestatu zen.

Bruesa GBC Leoneko kantxan lehen bi partidak irabazi ondoren bere zaleen aurrean ametsa egi bihurtu nahi zuen. Partida bisitarientzat ondo hasi zen, eta Bruesak erasoan eginiko akats askoren ondorioz, atsedenaldira 25-40 markagailuarekin iritsi zen. Aldageletatik bueltan, Lewisen eta Smithen puntuei esker, Bruesak itxura erabat aldatu zuen, hirugarren laurdenaren amaieran partida berdintzea lortu zuelarik. Azken laurdenean, Leonek abantaila txiki bat hartu zuen berriro, eta GBCk berreskuratu egin zuen. 5 segundo falta zirela, Leonek bi jaurtiketa libre izan zituen, bi puntu aurretik jarri zelarik. Orduan iritsi zen Estebanen momentua. Luzapenera joateko, Bruesa GBCk partida berdindu behar zuen. 5 segundoren faltan Estebanek bere saski azpian jaso zuen baloia eta jokaldi ikusgarri batekin hiruko marra baino hurrutiagotik lehen pausoa emanez  egindako sarrera batekin partida 69ra berdintzea lortu zuen. Partida luzapenean erabakiko zen. Gainerakoa historia da. Bruesa GBCk garaipena eta ACBra lehen igoera lortzen zuen.

Igande honetan partida horren 15 urte betetzen dira, eta horregatik Estebanen saskiratzearen edizio bereziko kamiseta kaleratuko dugu #YoEstuveAlli traolarekin. 15 €-ren truke egongo da  salgai. Erreserba egiteko gipuzkoabasket@gipuzkoabasket.com helbidera mezu bat bidali datuak (izen-abizena) eta neurria adieraziz.

Tags: