GIPUZKOAR TEKNIKARIAK GBC-RENTZAKO

Marcelo Nicolaren iritsierarekin, Gipuzkoa Basketek saskibaloi gipuzkoarra primeran ezagutzen duten hiru entrenatzaileekin bere teknikari taldea osatu du. Iñaki Martín (Donostia, 1978), bigarren entrenatzailea izango da eta Ion Ormazabal (Zumarraga, 1991) hirugarrena. Iván Martínez (Donostia, 1988) izango da beraiekin entrenatzaile laguntzaile bezala Urrezko LEB ligan irailak 27an hasiko den proiektu berri honetan.

Iñaki Martínek, 40 urteko altzatarra, Mozambike, Venezuela edo Portugal bezalako herrietan ibilaldi internazional luze bat du, eta  CB Valladolid, Alimentos de Palencia edo Alerta Cantabria Lobos taldeak zuzendu ditu ere maila nazional desberdinetan.

Bere 28 urteekin, Zumarragako Ion Ormazabal teknikaria, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren Mini eta Infantil mailetako hautatzaile taldearen parte izan da azkeneko urteetan. Ormazabalek Goierri Saskibaloian hasi zuen bere ibilbidea, eskoletatik Junior A mailara, eta honen ondoren Real Betis Energía Plus Cadete A-ren entrenatzailea izan zen, jokalari bekadunen tutorea zen bitartean. Baskoniaren 5+11 Fundazioaren teknifikazioetara iritsi zen gero, eta hortik EASO SBT-ra joan den urtean. Bertan, Euskal Ligako Cadete taldearen entrenatzailea izan zen eta lehenengo maila nazionalaren taldearen laguntzailea ere.

Iván Martínezek ondo ezagutzen du Gipuzkoa Basketek azkeneko urteetan egiten ari den lana GBC Eskolaren Zuzendari bezala. Iazko denboraldian lehenengo taldearen entrenamenduetan laguntzen egon zen gainera. 31 urteko donostiarrak Bera Bera, Atlético San Sebastián edo EASO SBT bezalako taldeetako entrenatzaile eta koordinatzaile bezala esperientzia du, baita Deutsche Schule edo San Ignacio de Loyola ikastetxeetan ere. Gipuzkoako eta Euskal Saskibaloi Federazioen selekzioetako teknikari taldeen parte izaten betetzen du bere esperientzia.

Lander Castro Prestatzaile Fisikoak beraiekin egingo du lan. 2016ean iritsi zen GBC-ra Klubaren Urrezko LEB Mailan aurreneko garaian Porfi Fisac-ek zuzentzen zuen teknikari taldearen parte izateko, Liga irabazi eta  ACB-ra igoera lortu zuen lan-taldea osatuz. Castrok Real Unión, Atlético San Sebastián, Askatuak edo EASO SBT bezalako taldeetako prestakuntza fisikoa landu du azken urteetan.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude