
21 Dec GIPUZKOAKO TALENTUEKIN TEKNIFIKAZIOA
Posted at 12:25h
in Soziala
Saskibaloi gipuzkoarraren erreferente bezela egiten duen bere lanaren barne, Gipuzkoa Basketek lurraldeko klub desberdinetako hogei bat jokalari deitu ditu Delteko GBC-ren teknikariekin teknifikazio saioak egiteko.
BKL, Easo SBT, Iraurgi SB, Ointxe, TAKE, Askatuak eta GBC klubeko jokalariek entrenamendu eta froga fisikoetako bi jardunaldietan parte hartu dute Illunben. Guztiak talentu handiko gazteak dira eta lan eta konstantziarekin saskibalioan etorkizun handia izateko aukera lortu dezakete, eta GBC-k gertutik jarraituko ditu.