GIPUZKOA BASKETEK ENDESA LIGAN INSKRIPZIOA EGIN DU

Gaur, 2017ko uztailaren 14 ostirala, San Sebastián Gipuzkoa Basket SKE-k 2017-2018 denboraldirako Endesa Ligan parte hartzeko eskaera egin du ACBk eskatutako dokumentu guztiak entregatu ondoren.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, aldez aurretik hartutako konpromisoen arabera, 2017 urte honetarako San Sebastián Gipuzkoa Basket SKE-ri ekarpena 700.000 eurotara igotzea erabaki du, eta 2018 ekitaldirako beste 700.000 euroko ekarpena egiteko konpromisoa hartu du. Ekarpen hauek estatuko saskibaloiaren maila gorenera igotzea eta izen-emate kosteei aurre egitea ahalbidetuko dute.

Hurrengo egunetan klubak komunikabideei deialdia egingo die beharrezko azalpenak eskaintzeko.