GIPUZKOA BASKET TALDEAK IMQ-REN BIDEZ ASEGURATU DU JOKALARIEN OSASUNA

IMQ Taldeko kontseilari zuzendari nagusi Miguel Ángel Lujuak, gaur, osasun-txartel berria eman die Gipuzkoa Basket taldeko jokalariei. Horrela, bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena berritu izana jarri du agerian eta, hortaz, bosgarren urtez jarraian, IMQ izango da Gipuzkoa Basket taldearen asegurutzaile mediko ofiziala.

Miguel Ángel Lujua aukera horretaz baliatu da IMQk euskal kirolaren alde egiten duen apustua gogorarazteko, eta Gipuzkoa Basket taldearekiko lotura azpimarratu du, “balore berberak ditugulako, hala nola, talde-lana, gure buruak hobetzeko grina eta bizimodu osasungarria izateko ohiturak. Guretzat ohorea da “puntu ugariko” talde baten osasuna eta ongizatea zaintzea, “puntu ugarikoa”, diogu, batez ere, udan egindako fitxaketen ondoren Urrezko LEBa jokatzeko goi-mailako jokalari asko izango dituztelako. Jokalari-zerrenda bikaina, zuzeneko maila-igoera xede izan behar duena; inolako zalantzarik gabe, talde horri ahal beste laguntza emango diogu”.

Halaber, Delteco Gipuzkoa Basket taldearentzat oso hitzarmen onuragarria da. “Poz-pozik gaude IMQ Taldea beste denboraldi batez gure ondoan egongo delako. Guregan konfiantza jarri izana eskertzen diogu, baita, horri esker gure jokalariak aseguratuta egongo direlako beste behin”.

IMQ, euskal kirolaren alde

IMQ etengabe ari da eliteko kirol profesionalaren nahiz oinarrizko kirolaren alde eta, hortaz, euskal kirol-erankudeek gazteen artean osasuna sustatzeko antolatu ohi dituzten jarduerei laguntza ematen die.

Izan ere, gaur egun, IMQ kirol-talde hauen aseguratzaile mediko ofiziala edo babeslea da: Gipuzkoa Basket, Real Sociedad, Club de Remo Kaiarriba Donostiarra, Behobia-San Sebastián, Donostiako Enpresen arteko Lasterketa, Kirolgi Fundazioa, Retabet Bilbao Basket, Baskonia, Athletic Club, Deportivo Alavés eta SD Eibar, besteak beste.