OSTEGUNEAN, IZUGARRIZKO GARRANTZIA DUEN DERBIA DONOSTIA ARENAN

OSTEGUNEAN, IZUGARRIZKO GARRANTZIA DUEN DERBIA DONOSTIA ARENAN

Asteburuko garaipen handiaren ondoren, ostegunean 21.30tan izugarrizko garrantzia duen partidu bat dator Gipuzkoako zalegoarentzat oso erakargarria den talde baten aurka. Donostia Arenan Kirolbet Baskoniaren aurka jokatuko den partidu hau taldearen salbazioa izan daiteke.

Delteco GBC-k ezbeharren aurka borrokatu dezakeela erakutsi du, eta mailan geratzeko aukerak bere eskuetan izateko eskubidea lortu du, baina zalegoaren laguntza ezinbestekoa da eta bere beroa behar du topaketa garrantzitsu honetan.

 

Horregatik klubak ekimen desberdinak jarri ditu martxan:

  • Sarrerak precio bereziekin (karneta edo fitxa erakutsiz):
    • Gipuzkoa Basketen abonatuak: 4€
    • Saskibaloi gipuzkoarreko federatuak: 4€
    • Ikasleak: 5€
    • Edozein kirol-modalitateko Gipuzkoako klubeetako bazkideak: 6€

 

  • Pizza-Pote partidua hasi aurretik: Pizza zatia + Zurito (30tatik aurrera Donostia Arenaren leihatilen ondoan egongo den karpan)
    • 2€ Abonatuak
    • 2,50€ Abonatuak ez direnak

 

Sarrerak klubeko bulegoetan (Anoeta Pasealekua, 22) 9.30tatik 13.30tara eta 16.30tik 18.30ra (ostegun arratsaldean itxiak egongo dira) eta ostegunean 19.30etatik aurrera Donostia Arenako leihatiletan erosi ahal izango dira.

Honetaz gain, partiduaren ordua dela eta, infantil eta gazte abonatu-txartelak helduek erabili ahal izango dutela gogorarazten diegu gure abonatuei.

 

Gipuzkoa Basketen zalegoak momentu garrantzitsuenetan taldearekin egon dela erakutsi du beti, eta ostegunekoa horietako bat da dudarik gabe. LORTU DEZAKEGU!