ESKERRIK ASKO MIKE

Mike Carlsonen eta Gipuzkoa Basketen bideak banantzen dira. Ipar Amerikar jokalariak beste bide profesional bat hartzea erabaki du.

Mike, 17-18 denboraldian, Gipuzkoa Basketera iritsi eta klubak bizi zuen aldaketa garaian jokatzeko aukera izan  zuen. Porfi Fisac-en denboraldi horretan, Carlson izan zen igoeraren protagonista handienetako bat. Bere denboraldi onari esker, ACBn estrainatzeko aukera izango zuela ematen zuen baina lesio larri batek aukera hori gabe utzi zuen.

Pandemia eta gero, irailean iritsi zen Donostiara jokalaria, haren emaztea hemen bizi baitzen.  4 hilabetez taldearekin entrenatzen egon ondoren, maila gorenean estreinatzeko aukera iritsi zitzaion. Gipuzkoa Basketek urtarrilean fitxatu  eta debuta historikoa izan zen; Azken segunduan lortutako bere hiruko jaurtiketa bati esker Teneriferen aurrean taldeak garaipena lortzeko aukera izan zuen.

Gipuzkoa Basketek onena opa dio etorkizun pertsonal eta profesionalean. Beti izango ditu ateak zabalik.

Eskerrik asko eta zorte on Mike!