ESKERRIK ASKO JULEN

Acunsa Gipuzkoa Basket eta Julen Olaizolaren bideak banandu egin dira. Donostiar hegal-pibotak beste bide profesional bat hartzea erabaki du.

Julen, 11-12 denboraldian iritsi zen Gipuzkoa Basketera, 18 urte zituela, eta Iraurgira utzita joan zen. baina ACB taldearekin debuta egin ondoren, denboraldi horretan 6 partida jokatu zituen goreneko mailan. 12-13 eta 16-17 denboraldi bitartean 107 partida jokatuko zituen.

Hainbat taldetan ibili ondoren, 19-20 denboraldian klubera itzuli zen, printzesa kopa 2020 eta igoera lortuz. Azken denboraldian Nicolaren joko- errotazioan jokalari garrantzitsua izan da.

Etorkizun profesional eta pertsonalean onena opa dio klubak, eta ateak beti harentzat irekita daudela jakinarazi dio.

Hemen duzu zure etxea! Eskerrik asko eta zorte on Julen!