DANI PÉREZ 2 DENBORALDIRAKO IRISTEN DA

Dani Pérez (1990) Gipuzkoa Basketera iristen da denboraldi honetan bigarren baterako aukerarekin. Hospitalet de Llobregaten (Bartzelona) jaiotako antolatzailea 1,88 metro neurtzen ditu eta Urrezko LEB ligan Unión Financier Oviedo taldearekin denboraldi paregabea egin ondoren iristen da Donostiara. Oviedorekin 10,8 puntu, 5,2 asistentzia eta 15,2ko balorazioko batezbestekoak egin zituen partidu bakoitzeko.

Pérezek Urrezko LEB taldeetan ibilaldi garrantzitsua du, liga honetako base onenetariko bat izanez, baina Endesa Liga ere ondo ezagutzen du Montakit Fuenlabradarekin jokatu zituen bi denboraldien ondoren (13-14 / 14-15). Hauetaz gain, 15-16 kurtsoko amaierako azkeneko hilabeteak Iberostar Tenerife taldean jokatu zuen kanpaina horretan Quesos Cerrato Palenciarekin igoera lortu ondoren.

Guzti honekin, Pérez GBC taldearen lehenengo berritasunean bilakatzen da 17-18 denboraldirako.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude