ENTRENATZAILEENTZAKO SERGIO VALDEOLMILLOSEN HITZALDIA

ENTRENATZAILEENTZAKO SERGIO VALDEOLMILLOSEN HITZALDIA

Hurrengo martxoaren 19 asteartean 11.00etan, Delteco GBC taldeko Sergio Valdeolmillos teknikariak entrenatzaileei zuzendutako hitzaldi bat eskainiko du Gipuzkoa Basket eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren arteko hitzarmenari esker.

“Conceptos para la construcción ofensiva” izango da Donostia Arenan (Illunbe) ospatuko den doako hitzaldi honen gaia. Honetaz gain, bertaratzen diren entrenatzaileek martxoaren 30 larunbatean 20.30tan Delteco GBC-k Morabanc Andorraren aurka jokatuko duen partidurako sarrera bat jasoko dute.

Bertaratze-baieztapenak: gsf@gisaski.eus