ENTRENATZAILEENTZAKO ATE IREKIAK

Apirilaren 1etik 6ra, Delteco GBC-ko Teknikariek, Sergio Valdeolmillos buru, gipuzkoako klub desberdinetako 30 bat teknikariei beren entrenamenduetako ateak ireki zizkieten.

Astean zehar, Gipuzkoa Basketen entrenatzaileek eguneroko entrenamenduetako hasiera eta azkeneko 15 minutu lan-dinamika esplikatzera eta pistan egindako ariketei buruzko galderak azaltzera dediktu zituzten.

Teknikari gipuzkoarrek gainera, larunbateko Movistar Estudiantes-en aurkako garaipenaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimen berri hau Gipuzkoa Basketen eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren elkarlanari esker eraman da aurrera.

Mila esker partaide guztiei!

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude