ACUNSA GIPUZKOA TALDEAK DENBORALDI BERRIA PRESTATZEN JARRAITZEN DU

Acunsa Gipuzkoa Basketen, denboraldi hasieran dena prest izateko asmoz, egunez egun aurrera eramaten ari garen lana hurbildu nahi dugu. Aurten ere, urrezko LEB ligan jolasteko erronkari aurre egingo diogu norgehiagokak Illunben jolastuz.

Zaleen babesa sentitu, eta aldi berean hazten jarraitzeko asmoz, gure joko lekua Illunbe izango dela adierazten dugu. Gaska-k eskaintzen dizkigun aukerak aztertu ondoren, Illunben SASKIBALOIA zuzenean ikusi eta zaletu gehiagori taldeaz gozatzeko aukera emango diela uste dugu.

Denboraldia urriaren 8an hasita, etxean izango dugun lehen norgehiagoka urriaren 12an izango dugu. Horrela, bazkideak harpidetzeko kanpaina klubetik deseinatzen gabiltzan horretan, irailaren bigarren hastean martxan jarri eta komunikatuko dugu.

Denbora asko pasa da taldea zuzenean ikusteko aukera izan genunetik. Horrela, ondoan jarraitu eta hurbil sentitu nahi zaituztegu.