DINO RADONCIC “EROSO, ALAI ETA ZORIONTSU EGON NAHI DUT”

Dino Radoncic Gipuzkoa Basket taldeko jokalari gisa aurkeztu da gaur goizean, Koldo Biurrun Oarso Car-en arduradunarekin batera. Montenegokoak zioenez, lehen asteak gogorrak izaten ari dira, baina denak gogotsu daude. Helburua erosoa, zoriontsua eta alaia izatea da, eta taldeari dagokionez, partidaz partida lan egitea.

Erosoen dagoen posizioari dagokionez, 3an edo 4an “bi jarrerak oso ondo joka ditzaket, iaz 3an jokatzen nuen erasoan, 4a defentsan eta beste batzuetan alderantziz; beraz, bietan eroso sentitzen naiz”.

Taldeari egin diezaiokeen ekarpenari buruz hau esan du: “kantxan balioaniztasun handia eman dezaket, defentsa asko eta aldageletan jokalari nahiko positiboa naiz”.