DELTECO GIPUZKOA BASKETEN LOGOTIPO BERRIAREN AURKEZPENA

Gaur, astelehena, abuztuak 19 Delteco Gipuzkoa Basket taldearen logotipo berria aurkeztu da Amara Plaza Hotelean. Gure taldearentzat identitate berri bat jaio da.

Aurkezpen honetan Klubetik bere lehendakari den Nacho Núñez, Xabier Oroz eta Julen Olaizola jokalariak eta Robin komunikazio agentziatik Ainhoa Mujika daude.

Hasieran Nacho Núñez lehendakariak Robin komunikazio agentziaren lana eskertzen du Klubeko logotipoaren aldaketan.

Logotipo berria Klubeko helburu berriekin bateratuta dago. Hau da, Gipuzkoan hasi, gizartean eragina handitu eta mugimenduan egotea denbora guztian. Klubaren oinarriak errespetatzen saiatu da Robin komunikazio agentzia aldaketa honekin. Marka desberdin bat sortu du eta ahalik eta jende gehienera heltzen saiatu da.

Ainhoak, irudi aldaketaren arduradunak  emandako pausuak azaldu ditu:
“Taldeak bizi duen momentua kontutan hartuz eta nondik datorren ahaztu gabe, Robin agentzian etorkizunari begira dagoen irudi sendo bat sortu dugu. Identitate berriaren logotipo nagusiak biribil forma dauka, irudi trinkoagoa, erraz ezagutzeko modukoa”.
“Saskibaloi kantxa eta baloi baten arteko nahasketa laburtzen saiatu gara irudi berriarekin. Gainera, Klubetik eskatu bezala, Gipuzkoari eman nahi izan diogu garrantzia. Bertan dago saskibaloirako afizio handia; horrela ikusi da urte guzti hauetan”.

Ainhoak ondorengoa ere dio, “nahiz eta gure Gipu igela taldearen maskota izaten jarraituko duen, ez da gehiago gure logotipoan azalduko. Horrela berde kolorea ere logotipoan desagertu egiten da guztiz. Hau dela eta gure oinarrietara bueltatzen gara urdin eta laranja koloreekin. Hauek izan dira taldearen identitaearen oinarrizko koloreak.”

“ Gure irudi berria leku askotan egongo da eta horretarako dauka diseiñu berria. Besteak beste,kirol material desberdinetan ere azalduko da.”

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude