DELTECO GIPUZKOA  BASKETEN HARPIDETZA KANPAINA ABIAN DA

DELTECO GIPUZKOA  BASKETEN HARPIDETZA KANPAINA ABIAN DA

DELTECO GIPUZKOA  BASKETEN HARPIDETZA KANPAINA ABIAN DA
Delteco Gipuzkoa Basketek harpidetza kanpaina berria aurkeztu du. LEB mailan aritu zen azkenengo urtean eskeini ziren prezioekin alderatuz gero, jeitsiera nabarmen bat egon da. Horrez gain, aurtengo nobedadeen artean, klubak gazteen harmaila bultzatu nahi izatea dago eta horretarako sustapen berezi bat eskaini du. “Guztiok daramagu jokalari bat barnean” aldarrikapenean oinarritutako kanpaina originala izango da Delteco Gipuzkoa Basketek aurkeztu duena 2019-2020 denboraldirako. Klubaren helburu nagusia, gizarte taldeetan finkatzea eta haztea da, proposamen ekonomiko erakargarri bat erabiliz eta kirol-proiektu gogotsu bat sortuz.

Zein ez da saiatu paperezko bola bat egin eta zakarrontzi batean sartzen?, zeinek ez du entzun behin edo behin “a zer hirukoa sartu duzun!!”? edo zenbatek ez dugu hilera batean blokeo bat egin, aurreratu ez gaitzaten? Eta horregatik nahi du Delteco Gipuzkoa Basketek denongana iristea: gazte, nagusi, familia, kuadrila…., “jarrera berri” batekin. Azken finean, nahiz eta ez jakin, guztiok daramagu jokalari bat barnean.

Kanpainak azpimarratu daitezkeen alderdi desberdinak dakartza. Alde batetik, prezioak LEB mailan taldea egon zen azken urtearekin gonbaratuz %15 merkeagoak dira, Horrez gain, bazkideei antzinatasunaren araberako deskontuak eskainiko zaizkie, %2.5 deskontua Illunbeko harpidedunentzako, eta %5ekoa klubari leial direnentzat URREZKO LEBaren igoeraz geroztik.

Aipatu ere, federatu eta familiei eskainiko zaizkien prezio bereziak. Kluba gainera proposamen berri batean lanean ari da : harmaila gaztea. Honek 14-25 urte arteko gazte taldea lortzea du helburu, eskaintza erakargarri bat eginaz, gaur egun taldeak daukan harmailarekin batera, kolore eta kemenaz gainezka egongo den harmaila lortzeko.

Denboraldiko abonoaren barne Liga erregularra bakarrik sartzen dela azpimarratu.

Partiduak igande arratsaldetan jokatzen direla kontuan izanik, Delteco Gipuzkoa Basketek amets egiten du, gazte, familia eta saskibaloi zaletuentzat plan bikaina izango dela.

Kanpaina gaur hasten da ofizialki, hurrengo epeekin:

  • Uztailak 18 – 28 : Bazkideen bajak
  • Uztailaren 29 – abuztuaren 11: Bazkideen kokapen berriak Gascan
  • Abuztuaren 12tik aurrera: Bazkide berriak

Bazkideen berritzea eta baita leku aldaketak ere, klubeko web orrialdean egiteko aukera egongo da. Kasu “ berezietan” berriz, hala nola, txartel familiarrak, federatuak, gazte harmailako kideak eta langabezian daudenak, klubeko bulegoetara joan beharko da esaten duten “talde”en barnean daudela egiaztatzeko.

Kuoten kobrantza ondorengo egunetan egingo da:

  • Abuztuaren 12an, bazkide txartela berritzen dutenei egingo zaie.
  • Irailaren 2an eta 30ean, abuztuaren 12a baina beranduago berritu duten bazkide ohiei eta bazkide berriei egingo zaie kobrantza.
PREZIOAK*
GASCA TRIBUNA IZKINA FONDOA
Helduak 168 € 147 € x
Haurrak 63 € 47 € x
Gazteak 84 € 63 € x
Jubilatuak 131 € 111 € x
Familiarra 368 € 337 € x
Pie de Pista 263 € x x
Elbarriak (gurpildun aulkiak) x 147 € x
FEDERATUAK x 47 € x
Gazte Harmaila (14-25) x 40 € x
Langabetuakl x 84 € x
*16-17tik bazkideak %5eko deskontua
*17-18 edo ondoren bazkideak %2,5eko deskontua