DELTECO GIPUZKOA BASKET – ZTE REAL CANOE N.C.

Igande honetan, laugarren garaipena bilatuko du Delteco Gipuzkoa Basketek, ZTE Real Canoe Madrilgo taldearen aurka.

Marcelo Nicolaren taldeak, azken partidetan argi utzi du defentsan ligako talderik onenetarikoa dela eta hori beharrezkoa izan da jokatu dituen partidak irabazteko. Bestalde, erasoan, Reed Timmerren lana da esanguratsuena. Izan ere, partidako puntuetan liderra bihurtu da bataz beste 15,5 puntu lortuaz eta bataz besteko horiek, %50aren gainetik ezarri ditu jaurtiketetan eta hirukoetan. Hala ere, estatu batuarra ez dago bakarrik, Johnny Deeren eta Alex Murphyren laguntza bait du, bataz beste, 10,8 eta 10,3 puntu lortu bait dituzte partida bakoitzean eta gauzak horrela, pisu handia lortu dute erasoan.

Aurkari gisa Canoe taldea izango dute eta, horiek, Urrezko LEBen bizi duten bigarren denboraldian sendo egotea bilatzen dute. Kontuan izatekoa da azken bost urteetan EBA mailatik Urrezko LEBera igo direla. Liga honetan ohiko ezaugarri bat da taldeen gaztetasuna eta gauza bera gertatzen da Canoe taldearekin. Izan ere, 25 urtetik berako zortzi jokalari ditu. Bataz besteko 78,8 puntu sartzen ditu talde honek eta horren ondorioz, taldeek sartzen dituzten puntuak aintzat hartuz, madrildarrak bosgarren postuan kokatzen dira. 20 urte dituen eta eskolta postuan jokatzen duen Kristian Kullamae estoniako jokalaria izango da arriskurik handiena gure taldearentzat, bataz beste 16,3 puntu sartzen bait ditu partidaro. Horrez gain, Ander Martinez eta Olaf Shaftenaar jokalariak ere kontuan hartu beharko dituzte, puntu asko lortzeaz gain, defentsan eta errebotean egiten duten lanak jokalari arriskutsu bihurtzen bait dituzte.

Bitxikeriak 

  • Aurreko denboraldian, ZTE Real Canoe taldean jokatu zuen Julen Olaizolak.
  • Julen Olaizola eta Alberto Martín taldekideak izan diren UCAM Murcia taldean 2017-2018 denboraldian.