DELTECO GIPUZKOA BASKET TALDEAK KARAMO JAWARA AURKEZTU DU BRUNO HAIR SALON DONOSTIAN

Gaur, osteguna, abuztuak 29, Delteco Gipuzkoa Basket taldeak Karamo Jawara pibota aurkeztu du Bruno Hair Salonen, Donostian.
Bertan Gabriel Solá kontseilaria egon da Delteco Gipuzkoa Basket klubetik .

Jawarak Urrezko LEB maila ongi ezagutzen du iaz bertan aritu zelako. Bere helburua egunetik egunera hobetzea da talde bezala.

Delteco Gipuzkoa Basket taldera etortzeko arrazoiak azalduz, Karamo Jawarak jende guztiak ondo hitz egin diola taldeaz azpimarratu du.

4 eta 5 postuetan jokatzeko gai dela dio eta beti laguntzeko prest. Gogo handia dauka pretenporadako lehen partidua Bilbao Basketen aurka jokatzeko.