DELTECO GIPUZKOA BASKET TALDEAK JOHNNY DEE AURKEZTU DU DONOSTIAKO AQUARIUMEAN

Gaur, asteartea, irailak 3, Delteco Gipuzkoa Basket taldeak Johnny Dee eskolta aurkeztu du Donostiako Aquariumean.

Bertan, Aquariumeko lehendakari den Jose Ignacio Espel  eta Delteco Gipuzkoa Basket klubeko Josean Ibiriku Kontseilaria egon dira.

Ibirikuk ongietorria eman dio Klubera eta zorte ona opa diola esan dio Johnnyri. Johnnyk hiria oso berezia eta polita dela azpimarratu du; orain dela bi urte bisitan egon zen bertan. Gogo ikaragarriak dauzka denboraldian gogor jokatzeko.

Orain dela bi aste etorri zen Kaliforniatik eta pozik dago egun hauetan taldearekin egindako lanarekin.