DELTECO GIPUZKOA BASKET – MARIN ENCE PEIXE GALEGO (94-66)

Delteco Gipuzkoa Basketek garaipena lortzen du Gasca.

Partida hasten zen eta Rozitis jaurtiketa libreetatik saskiratzen zuen. Murphyk 5 puntu segidan sartzen zituen markagailua 6-0 jartzeko. Delteco oso ondo erasoan lehenengo laurdenean 8 puntuko aldea mantentzen zuen. Delteco Gipuzkoa Basket-rentzat Sollazzo, Jawara eta Olaizolak saskiratzen zuten aldea 14 puntura jartzeko.  Azkeneko minutuan Mutic saskiratzen zuen eta laurdenaren amaiera iristen zen, 26-12.

Bigarren laurdena Motos-ren saskiratzearekin hasten zen. Marinek aldea murrizten saiatzen zen bi hirukorekin baina Delteco oso ondo zegoen erasoan eta 1 puntuko aldea mantentzen zuen. 2-9ko partziala Marin zazpi puntura gerturatzen zuen atsedenaldiaren 6 minutura. Deltecok 11 puntuko aldea berreskuratzen zuen Biram eta Bruggeman-en puntuei esker. Mutic saskiratzen zuen azkeneko minutuan eta atsedenaldia iristen zen 46-38.

Taldeak aldageletatik bueltan ziren eta Marinek lehenengo bi puntuak lortzen zituen. Deltecorentzat Deek eta Rozitis saskiratzen zuten. Marinek aldea bost puntura murrizten zuen. Murphyren saskiratze bat eta Motos-ren hiruko bati esker Deltecok 9 puntu aldea jartzen zuen. Olaizolak hiruko festara batzen zen eta aldea 12 puntura uzten zuen. Azken minutuan Olaizolak saskiratzen zuen eta laurdena bukatzen zen, 64-53.

Azken laurdena hasten zen eta Marin lehenengo saskiratzen zuen. Beste bi puntu gehiago sartzen zituzten baina Deltecok azkar erreakzionatzen zuen Rozitisen bi puntu eta Deeren hiruko bati esker. Marinek markagailua estutzen zuen baina Deltecok ondo erantzuten zuen 14 puntuko aldea jartzen. Amaieraren bi minutura Deltecok erasoan estutzen zuen eta markagailuko aldea igotzen zuen. Biramek bi hiruko sartzen zituen azken minutuan eta partida bukatzen zen 94-66.

ESTADISTIKAK