DELTECO GIPUZKOA BASKET – LEYMA CORUÑA (77-67)

Delteco Gipuzkoa Basket taldeak garaipen zaila lortu du

Denboraldiko lehenengo partida hasten zen Gascan eta kanpoko taldea zen lehenengo puntuak lortzen zituena. Delteco Gipuzkoa Basket taldeak lehenengo puntuak lortzen zituen Timmeren hirukoari esker baina Leyma Coruñak 6 puntuko bentaja lortzen zuen. Delteco Gipuzkoa Basket markagailuan gerturatzen saiatzen zen Rozitis eta Deeri esker baina Coruñaren lehen zati onari esker 10 puntuko errenta mantentzen zuen. 6 puntuetara gerturatzen ziren Nicolaren jokalariak baina Coruñak 14 puntuko diferentzia lortzen zuen. Motos eta Jawararen tiro libreei esker lehenengo zatia 21-33 bukatzen zen.

Bigarren zatia Gipuzkoa Basket taldearen erantzun onarekin hasten zen eta Murphy eta Uriz puntuekin eta Deeren hirukoarekin 7 puntura jartzen ziren. Leyma Coruñaren erantzuna iristen zen eta berriro 11 puntura jartzen ziren. Baina Timmer, Rozitis eta Orozren hirukoari esker Nicolaren jokalariak 2 puntura jartzen ziren. Arrakastarik gabeko eraso batzuen ondoren Motos partida berdintzen zuen 41 puntura. Galiziarrak hiru jokaldi onetan 6 puntuko errenta lortzen zuten eta 41-47 gelditzen zen emaitza.

Aldageletatik bueltatzen ziren jokalariak eta Leyma Coruñak lehenengo puntuak lortzen zituen. Baina Deltecoren erantzun ona iristen zen eta diferentzia5 puntura gelditzen zen. Bi hiruko segidan Dee eta Urizenak Delteco Gipuzkoa Basket taldeak aurretik jartzen zuen. Hutsartea eskatzen zuen Coruñas baina Nicolaren jokalariak beste hirukoa lortzen zuten. Azken minututan bi taldeak hainbat puntu lortzen zituen eta 64-61 bukatzen zen laurdena.

Azken 10 minutuak hasten ziren eta bi taldetik eraso okerrak iristen ziren baina Delteco Gipuzkoa Basket taldeak 5 puntuko errenta lortzen zuen. Eraso okerrak bi aldetik segidan ematen ziren baino Nicolaren jokalaria 8 puntuko diferentzia mantentzen zuten. Azken minututan Rozitisren puntuei esker 12 puntuko errenta lortzen zuten. Motos azkeneko puntuak lortzen zituen Dleteco Gipzukoa Basket taldearentzat eta amaierara iristen zen 77-67.