DELTECO GIPUZKOA BASKET – LEVITEC HUESCA (18:00)

Delteco Gipuzkoa Basket taldeak Levitec Huesca taldearen aurka jokatuko du igande honetan Gascan arratsaldeko 18:00etan.

Delteco Gipuzkoa Basketek aurreko partidan egindako lan onarekin jarraitu nahi du eta aurpegi berri askok osatzen duten taldea bateratzen jarraitu nahi dute. Granadako lehen partidan porrota sufritu ostean, aurrerapausoa eman zuen taldeak igandean Leyma Coruñaren aurka eta garaipena lortu zuen.

Levitec Huesca taldeak bere aldetik ez du oraindik porrotik izan denboraldi honetan. Gaztetasunagatik eta euren joko biziagatik eta indartsuagatik nabarmentzen da Guillermo Arenasek zuzentzen duen taldea, hogeita bost urtetik berako bederatzi jokalarirekin. Ondo bateratutako taldea da hori eta Vasilije Vucetic jokalaria izango da Marcelo Nicolaren mutilentzat mehatxurik nagusiena, partiduko batez beste 20 puntu eta 6 errebote dituela kontuan izanik.

Horrela, denboraldiko hirugarren partidari sentsazio onarekin aurre egingo dio taldeak eta zaleen babesarekin mantenduko dira seguraski sentsazio horiek.

Bitxikeriak:

-Mikel Motos Levitec Huesca taldean bi denboraldi jokatu zituen

– Johnny Dee y Olin Carter III San Diego unibertsitatera joan ziren eta biek San Diego Toreros taldean jokatu zuten. Hala ere, Dee graduatu zen unean iritsi zen Carter.

-Reed Timmerrek eta Robertas Grabauskasek Tigers Tubingen taldean jokatu zuten aurreko denboraldian (2018-2019).

– Askatuak taldeko jokalari ohia zenaren Juan José Urdiainen semea da Ander Urdiain.

-Nedim Dedovic, Nihad Dedovic jokalarianen anai gaztea da, Baryern Munich taldeko jokalariarena.

Oharrak

Pabiloira garaiz iristea gomendatzen dugu Realaren Neskak partida duela kontuan izanik, gure partidaren hasierak Reale Arenako zaleen irteerarekin bat egingo baitu.