DELTECO GIPUZKOA BASKET – COVIRAN GRANADA (12:00)

Gascan bueltan bigarren buelta hasteko Coviran Granadaren aurka.

Delteco Gipuzkoa Basket Coviran Granadaren aurka jokatuko du igandean, bigarren bueltaren hasieran. Marcelo Nicolaren jokalariak garaipena eta Koparako klasifikazioa lortu ondoren maila bera erakutsi nahi dute. Ryan Bruggeman jokalaria taldera batu da antolatzaile posizioa indartzeko.

Coviran Granada momentu zailean iristen da. Pablo Pin-en jokalariak sailkapeneko beheko aldean daude 6 garaipen eta 11 porrotekin. Bere alde, lehengo denboraldiko 10 jokalari eta entrenatzaile berdina dituzte. Bere jokalari garrantzitsuena Watson da, 12,8 balorazio, 8,2 puntu eta 8 errebote batez beste lortzen ditu. Granadako taldean bi aurpegi ezagun egongo dira. Alde batetik Guille Rubio, 12-13 denboraldian jokatu zuen Gipuzkoa Basket-en eta bestetik Joan Pardina 16-17 eta 17-18an egon zena.

Bitxikeriak:

  • Joan Pardina 206-2017 eta 2017-2018 denboralditan egon zen Gipuzkoa Basket taldean.
  • Guille Rubio 2012-2013 denboraldian jokatu zuen Delteco Gipuzkoa Basket-rekin.
  • Xabi Oroz lehengo denboraldiaren bigarren buelta Coviran Granadan jokatu zuen.