DELTECO GIPUZKOA BASKET – COVIRAN GRANADA (70-66)

Delteco Gipuzkoa Basket partidari buelta eman eta garaipena lortu du Gascan.

Partida hasten zen Gascan eta Granadak 5 puntuko aldea lortzen zuen. Rozitis lehenengo puntuak lortzen zituen Deltecorentzat. Murphyk hiruko batekin Delteco aurretik jartzen zuen. Hurrengo minututan Granadak lau puntuko aldea mantentzen zuen. Orduan Buggeman Deltecorekin debutatzen zuen. Deltecok Granada gelditzen saiatzen zen Orozen hiruko batekin. Bana kanpokoek lehenengo laurdenean hobeto zeuden eta 5 puntuko aldea lortzen zuten laurdenaren amaieran, 17-22.

Bigarren laurdena lehenengo bezala hasten zen, Granadak aldea 10 puntura handitzen. Deltecok Ancizu eta Deeren puntuekin aldea murritzen saiatzen zen baina Granada oso ondo erasoan 19 puntuko aldea mantentzen zuen. Azkeneko minututan Deltecok aldea pixka bat murrizten zuen baina atsedenaldia iristen zen, 27-43.

Taldeak aldageletatik bueltan ziren eta minutu batzuk pasa eta gero Motos hiruko bat saskiratzen zuen Deletcorentzat. Rozitisen lau puntu segidan Delteco 11 puntura jartzen zuen. Hurrengo minutuetan bi taldeek ondo aritzen ziren eta Granadak aldea mantentzen zuen. Motos beste hiruko batekin aldea 8 pintura jaisten zuen. 10 puntuko aldea lortzen zuen berriro Granadak baina Motos beste hiruko batekin erantzuten zuen. Azkeneko baloia Deltecorentzat zen baina ez zuen saskiratzen eta bukaera iristen zen 46-52.

Azken laurdena Deeren bi jaurtiketa libreekin hasten zen. Deeren beste bi Delteco bi puntura jartzen zuen. Murphyren hiruko bat Delteco aurretik jartzen zuen. Hurrengo minutuetan Deltecok bost puntuko aldea mantentzen zuen. Deek aldea zazpira igotzen zuen. Minutu bat bukatzeko falta zenean Granada hiru puntura jartzen zen. Jaurtiketa libreetatik batera murrizten zuten aldea kanpokoek. Baina Motosren jaurtiketa libre bat eta Orozen saskiratze batekin amaiera iristen zen, 70-66.